2007/05/15

Emaiozu bira Armentiako basoko eraztun berdeari Armentia Ikastolarekin

KROS-LASTERKETA: 6,2 Km
BIZIKLETA-MARTXA FAMILIA GIROAN: 4,7 Km

Izen-emateak

Maiatzaren 30a baino lehen toki hauetan:
-Armentia Ikastolan
Armentxo Guraso Elkartea. Maiatzaren 14tik 30era, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era
-Internet bidez
Ikastolaren blog honetan:
http://www.krossbttarmentia.blogspot.com/
-Lasterketa egunean bertan
Lasterketa hasi baino ordu bete lehenago, irteeraren gunean

Kuota

Dirua Euskadiko Kutxaren kontu-zenbaki honetan sartu behar da;

3035 0206 58 2061037685

Kros-lasterketa
Indibiduala
· aurrez izena emanda 5 €
· lasterketa egunean izena emanda 7 €
· sariak egongo dira:
Sailkapen nagusiko 3 lehen sailkatuentzat, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan
Armentia Ikastolako gurasoen artean lehen 3 sailkatuentzat, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan
Armentia Ikastolako ikasleen artean lehen 3 sailkatuentzat, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan
Sailkapenak EL CORREOko ostegunetako gehigarrian argitaratuko dira

Bizikleta-martxa familia giroan
Indibiduala
· aurrez izena emanda 5 €
· martxaren egunean izena emanda 7 €
Familiaren bonoa (gehienez lau lagun)
· aurrez izena emanda 10 €
· martxaren egunean izena emanda 12 €
Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Sariak zozketatuko dira parte hartzen duten guztien artean.

No comments: