2007/05/15

Araudia

Probak 2007ko ekainaren 3an izango dira. Edozein atletak eta pertsonak hartu dezake parte, inongo nazionalitaterik eta adinik bereiztu gabe, federatua izan nahiz ez .Ordutegia honakoa izango da:

§ Kros-lasterketa 10:30etan
§ Bizikleta-martxa familia giroan 12:00etan


1.- IBILBIDEA

Armentiako basoan, Vitoria-Gasteizko eraztun berdean. Ibilibide osoa lur zapalduzko bidea izango da.

§ Kros-lasterketa 6,2 Km.
Arabako Atletismo Federazioko Epaileen eta Kronometratzaileen Komitea arduratuko da kronometrajeaz
§ Bizikleta-martxa familia giroan 4,7 Km. (zirkuituari itzuli bat baino gehiago eman ahal zaio). Martxa hau ez da lasterketa izango, familia giroan izango da.


2.- PARTEHARTZAILEAK

Bi probetan hartu daiteke parte. Edozein atletak eta pertsonak hartu dezake parte, inongo nazionalitaterik eta adinik bereiztu gabe, federatua izan nahiz ez.


3.-SAILKAPENAK

Bakarrik kros-lasterketan egongo dira
§ Sailkapen orokorra: emakumezkoak eta gizonezkoak
§ Armentia Ikastolako gurasoak, emakumezkoak eta gizonezkoak
§ Armentia Ikastolako ikasleak, emakumezkoak eta gizonezkoak


4.- IZEN EMATEAK

PREZIOAK

Indibiduala
§ aurrez izena emanda 5 €
§ probaren egunean izena emanda 7 €

Familiaren bonoa (bakarrik bizikleta-martxan)
§ aurrez izena emanda 10 €
§ martxaren egunean izena emanda 12 €

Aurrez izen ematea baliozkoa izan dadin, ordaindu izanaren agiria aurkeztu behako da. Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu-zenbaki honetan egin behar da:
3035 0206 58 2061037685
Ordaindu izanaren agiria jasotzen ez den bitartean, ez daparte hartzea kontuan hartuko.

IZENA EMATEA NOIZ ETA NON

Maiatzaren 30a baino lehen, leku hauetan:
-Armentia Ikastolan
Armentxo Guraso Elkartean. Maiatzaren 14tik 30era, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era
-Internet bidez, Ikastolaren blogean:
www.krossbttarmentia.blogspot.com
Probaren egunean bertan, hasi baino ordu bete lehenago, irteeraren gunean


5.- SARIAK

§ Sailkapen orokorreko lehen hiru sailkatuentzat, emakumezkoetan eta gizonezkoetan
§ Ikastolako lehen hiru gurasoentzat, emakumezkoetan eta gizonezkoetan
§ Ikastolako lehen hiru ikasleentzat, emakumezkoetan eta gizonezkoetan
Sariak zozketatuko dira parte hartzen duten guztien artean.


6.-OHARRAK

§ Sailkapenak EL CORREOko osteguneko gehigarrian argitaratuko dira
§ Bizikleta-martxan derrigorrezkoa izango da partehartzaile guztientzat kaskoa eramatea.
§ Lasterketaren egunean partehartzea baieztatzean, dortsalak banatuko zaizkie partehartzaile guztiei. Dortsala aurrekaldean eraman beharko da.
§ Antolakuntzak ez du bere gain hartzen partehartzaileak bere buruari edo hirugarren batzuri eragin liezaiokeen min, kalte edo lesioengatiko erantzukizunik, ez eta hirugarren pertsonek partehartzaileari eragin liezaioketenik ere.
§ Probaren erantzukizun zibila eta ekintzen aseguru indibiduala kontratatu dira.

Partehartzaile guztiek, II ARMENTIA IKASTOLAKO KROS-LASTERKETA ETA FAMILIA GIROKO BIZIKLETA-MARTXA honetan parte hartzeaz batera, araudi hau onartzen dute. Araudi honetan arautu gabe legokeen oro, IAFFren arauen arabera erabakiko da.

No comments: