2009/04/03

IV KROS-LASTERKETA ETA BTT MARTXA

Hasi bernak berotzen!!

Ekainaren 7an izango da Armentia Ikastolaren IV KROS-LASTERKETA ETA BTT MARTXA familia giroan.

Aurreko hiru urteetan bezala, aurtengoa ere Armentiako parkearen eta basoaren inguruan izango da.

Guraso eta irakasle talde bat lanean ari gara dagoeneko ekitaldia antolatzen.

Aurten ere gure lasterketa Arabako herri-lasterketen zirkuituan dago, Atletismoko Federazioaren babesarekin.

Iazko edizioan pozgarria izan zen partehartzaileen kopuru handia:

  •  Ikastolako gurasoak eta irakasleak: 27 korrikalari
  • Ikastolako ikasleak (>14 urte): 18 korrikalari.
  •  Guztira: 182 korrikalari.
Baina aurtengoan oraindik partehartzaile gehiago bildu nahi dugu. Animatu eta zatozte zuek ere. Hasi entrenatzen!!

Eta kros-lasterketan korritu nahi ez duzuenok, goiz ederra igarotzeko aukera izango duzue bizikleta martxan, zuen seme-alabekin.

Iaz, eguraldiak lagundu ez zuen arren, partehartze handia izan genuen, guztira 210 txirrindulari. Ez da makala. Oso gustora egon ginen, eta gure eskerrona agertu nahi dizuegu parte hartzeagatik.

Badakizue, bada. Datorren ekainaren 7an, igandea, zita dugu Armentiako Basoan. Guztiontzako egokia izango da, eta jaso lehenbailehen zuen egutegian.

Armentian elkartuko gara!!

Eguna: 2009ko ekainaren 7a, igandea

Tokia: Armentiako parkea

Orduak:

Kros-lasterketa: 10:30ean.  Distantzia: 6,5 km ggb.

BTT martxa familia giroan: 12:00etan

No comments: