2008/05/17

2008KO ARAUDIA

1.-IBILBIDEA
Armentiako basoan, Vitoria-Gazteizko eraztun berdean. Ibilibide osoa lur zapalduzko bidea izango da.

Kros-Iasterketa 6,9 km.
Arabako Atletismo Federazioko Epaileen eta Kronometratzaileen Komitea arduratuko da kronometrajeaz.

Bizikleta-martxa familia giroan 4,7km
Zirkuitua 12,00etatik 13,00etara egongo da irekita.
Martxa hau ez da lasterketa: familia giroan izanqo da.

2.-PARTE HARTZAILEAK
Kros-Iasterketan 1994 urlea baino lehenago jaiotako edozeinek hartu dezake parte.

3.-SAILKAPENAK (bakarrik kros-Iasterketan egongo dira)
-Sailkapen orokorra: emakumezkoak eta gizonezkoak.
-Armentia Ikastolako helduak: emakumezkoak eta gizonezkoa k.
-Armentiako Ikastolako ikasleak:emakumezkoak eta gizonezkoak.
-Arabako Herri-Iasterketen zirkuiturako puntuagarria izango da.

4.-SARIAK
-Sailkapen orokorreko lehen hiru sailkatuentzat, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
-Ikastolako lehen hiru helduentzat, emakumezkoetan eta gizonezkoetan .
-Ikastolako lehen hiru ikasleentzat,emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
-Sariak zozketatuko dira parte hartzen duten guztien artean.

5.-OHARRAK
-Sailkapenak EL CORREOko hurrengo osteguneko gehigarrian argitaratuko dira.
-BTT martxan partehartzaile guztiek DERRIGORREZ eraman beharko dute kaskoa.
-Antolakuntzak ez dute bere gain hartzen partehartzaileak bere buruari edo hirugarren batzuei eragin liezaiokeen min, kalte edo lesioengatiko erantzukizunik, ez eta hirugarren pertsonek partehartzaileari eragin liezaioketenik ere.
-Probaren erantzukizun zibila eta ekintzen aseguru indibiduala kontratatuta egongo da.
-Partehartzaile guztiek,111ARMENTIA IKASTOLAKO KROS-LASTERKETA ETA FAMILIA GIROKO BIZIKLETA-MARTXA honetan parte hartzeaz batera, araudi hau onartzen dute.
Araudi honetan arautu gabe legokeen oro, IAFFren arauen arabera erabakiko da.
Gasteizko Udalak ALDAGELAK ETA TAKILAK utziko ditu partehartzaileek erabili ditzaten , BETI-JAI kirol instalazioetan (Amadeo Salazar plaza , 2). Sarrera doan izango da baina dortsala erakutsi beharko da sartzeko.

No comments: