2007/06/06

2007ko ekainaren 3ko lasterketa eta martxa


Aurreko igandean, ekainak 3, Armentia Ikastolak antolatu duen II herri krosa eta BTT martxa egin ziren. Bata eta bestea Armentiako basoan izan ziren, hirian dugun eraztun berdean zehar.
Kros lasterketa goizeko 10:30etan hasi zen eta 82 korrikalarik eman zuen izena. Hauetatik 73 helmugaratu ziren. Zirkuitoak 6980 m. luzera zuen.

BTT martxa 12:00etan hasi zen eta 110 lagunetik gora hartu zuen parte. Bizikletarien zirkuitoa 4,7 km.koa zen eta ibilbidea behin baino gehiagotan egiteko aukera eman zen.

Irabazleei sariak emateaz gain, babesleek eskainitako material multzoen zozketa egin zen amaieran.

Proba bien helburua lasterketari gisa zein familia giroan Armentiako basoan egun atsegina ematea izan zen eta, egia esan, eguraldiak laguntza handia eman zuen horretarako.

No comments: