2007/04/28

Deialdi orokorra

Datorren ekainaren 3an, igandea, kros-lasterketa eta BTT martxa egingo dugu Armentiako basoan zehar.

Iaz hasi ginen proba hau antolatzen, Araba Euskarazen arrimuan, kirola eta familia-giroa uztartu nahian, eta herri-lasterketa bat eta umeekin batera korritzeko BTT martxa antolatu genituen.

Ekitaldi hark oso harrera ona izan zuenez, berehala pentsatu genuen merezi zuela hurrengo urteetan ere jarraipena ematea. Asmoa litzateke ekitaldi hau ikasturte bakoitzaren amaiera aldera egitea, ikasturtearen bukaera gisa eta Ikastolako kolektibo guztiei zuzendutako jai gisa: langileei, familiei, ikasleei, etab.

Une honetan antolakuntzako azken gaiak lotzen ari gara, eta datozen egunetan informazio zehatza emango dizuegu (izen-ematea nola egin…)

Momentuz, badakizue, ekainaren 3ko igande goiza gorde zuen agendetan!!:

- Tokia: Armentiako basoaren sarrerako parkea.
- Kros-lasterketa: 6,2 km. Zirkuituari itzuli bakarra emango zaio.
- BTT martxa: 4,7 km, baina zirkuituari behintzat bi itzuli ematea proposatzen dizuegu.

Partehartzea irekia da, ez da bakarrik ikastolako jendearentzat. Beraz, Gasteizko eta Gasteiztik kanpoko korrikalari jendeak ere parte hartuko du.

Lasterketako lehen sailkatuei sariak banatuko zaizkie Partehartzaileentzako jan-edana egongo da eta sari batzuk ere zozketatuko dira. Eta.

AITZAKIA EDERRA DA ENTRENAMENDU APUR BAT EGITEKO. HASI BERNAK BEROTZEN!!!

No comments: